Sigacus

Pribatutasun Politika

Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa
Erantzulea Sigacus Gestión, S.L. (I.F.Z.: B20759288), aurrerantzean “Sigacus
Helburuak Enpresei, erakundeei eta profesionalei zuzendutako datu pertsonalen babesari buruzko aholkularitza zerbitzuak ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea.
Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei eta eskaerei erantzutea.
Sigacusek parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak antolatzea, zabaltzea eta horiei buruz informatzea.
Enpresaren zerbitzuekin lotutako informazio- eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea.
Webgunearen erabilera eta sare sozialetako presentzia kudeatzea eta aztertzea.
Legitimazioa Gure zerbitzuak kudeatzeko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)
Interesdunak emandako berariazko adostasuna (RGPD 6.1.a art.)
Sigacusen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)
Hartzaileak Ez da aurreikusten hirugarrenei datuak komunikatzea, legezko betebeharrak edo kasu espezifikoak izan ezik
Eskubideak Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko helbide honetara jo dezakezu: Azkoitia Plaza, 5, 2.D, 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: sigacus@sigacus.eus edo 943 45 35 88 telefono zenbakian

Sigacusen webguneen Datu Pertsonalen Babesa eta Pribatutasun Politika

1. Tratamenduaren Erantzulea

Webgune honen jabetza Sigacus Gestión, S.L. enpresarena da, aurrerantzean “Sigacus” edo “Tratamenduaren Erantzulea”.

I.F.Z.: B20759288
Helbidea: Azkoitia Plaza, 5, 2.D
Herria: 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943 45 35 88
Helbide elektronikoa: sigacus@sigacus.eus

2. Indarrean dagoen legedia

Sigacusek egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia honako hau da:

a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).

b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).

c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.

3. Webguneak eta sare sozialetako kanalak

Sigacusen webgune ofizialak www.sigacus.eus eta www.sigacus.com domeinuetan kokatuta daude.

Pribatutasun Politika honen ondorioetako, aurrerantzean Sigacusen webgune ofizialei eta bere sare sozialetako kanal ofizialei “webgunea” deituko zaie, kontrakoa zehazten denean izan ezik.

4. Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak

Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak Sigacusen webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, Sigacusen tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla.

Sigacusen webgunearen bidez egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:

a. Enpresei, erakundeei eta profesionalei zuzendutako datu pertsonalen babesari buruzko aholkularitza zerbitzuak ezagutaraztea, eskaintzea eta kudeatzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: zerbitzuak emateko datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.)

b. Interesdunekin harremana mantentzea, egindako kontsultei erantzutea eta eskaerei erantzuna ematea. Enpresaren zerbitzuei buruzko informazioa eta merkataritza-komunikazioak bidaltzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.)

c. Sigacusek parte hartzen duen jarduerak eta ekimenak antolatzea, zabaltzea eta horiei buruz informatzea; webgunearen kudeaketa eta erabilpenaren analisia egitea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.)

5. Sekretu eginbeharra

Sigacus erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. Sigacusen lan egiten duten pertsonek datu pertsonalak babesteko prestakuntza jaso dute, eta dagokien “Konfidentzialtasun konpromisoa eta sekretu profesionalaren betebeharra” sinatu dute.

6. Datu pertsonalak biltzea

Sigacusek ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez posta elektroniko bat idazterakoan), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Sigacusek erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.

Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.

Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Sigacusek ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.

Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.

Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau, cookie politika eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.

7. Adin-txikikoen datuak

Tratamenduaren Erantzulearen zerbitzuak ez daude espresuki adingabeei zuzenduta. Gure zerbitzuetako batzuk espresuki adingabeei zuzenduta egongo balira, Tratamenduaren Erantzuleak gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko luke datu pertsonalak jasotzeko edo, hala badagokio, hauek tratatzeko.

Sigacusek, kontrol-agintaritzek haurren eta gazteen datu pertsonalak babesteko garatu dituzten materialak kontsultatzeko gomendatzen du.

Informazio hori (gomendioak, teknologia berriak erabiltzeko eskuliburuak, hezkuntza-bideoak, etab.) Datuak Babesteko Euskal Agentzian eskuragarri dago:

Datuak Babesteko Euskal Agentzia (Informazio gehiago)

baita Datuak Babesteko Espainiako Agentzian ere: Datuak Babesteko Espainiako Agentzia (Informazio gehiago)

8. Erregistroak eta harpidetzak

Informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, sigacus@sigacus.eus helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.

9. Enplegu-eskatzaileak

Posta arruntez, posta elektroniko bitartez edo beste baliabidearen bitartez curriculuma bidali badiguzu, Sigacusi berariazko baimena ematen diozu zure datuak enpresaren tratamedu sisteman gordetzeko. Zure datuak Sigacusek burutu ditzaken langile hautaketa-prozesuetarako erabiliko dira.

10. Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak

Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. Sigacusek ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan Sigacusekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez Sigacusen menpe.

11. Segurtasun Neurriak

Sigacusek, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Sigacusen erantzukizunpekoak.

Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.

12. Segurtasun urraketa

Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943 45 35 88 telefono zenbakia edo sigacus@sigacus.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.

13. Kontserbazio-epea

Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.

14. Interesdunen eskubideak

Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Azkoitia Plaza, 5, 2.D, 20011 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa), telefono zenbakia: 943 45 35 88 edo, bestela, sigacus@sigacus.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten bada, berriz, Nortasun Agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko da.

Eskaerari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).

15. Indarraldia eta aldaketak

Sigacusek beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Sigacusek aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Sigacusek gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.

16. Jurisdikzioa

Sigacus eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, Sigacus eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.

Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu Sigacusek Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.

Astelehenetik Ostiralera:
8:00 - 19:00
+34 943 453 588
sigacus@sigacus.eus
Logotipo de Bai Euskarari