SIGACUS
AURKEZPENA

DATU PERTSONALEN BABESA

Datuak babesteari buruzko araudiak baldintza tekniko eta legal batzuk betetzera behartzen ditu enpresak, erakundeak eta profesionalak.
Ia enpresa, erakunde eta profesional guztiek datu pertsonalak tratatzen dituzte, eta GDPR eta DBLOaren menpe daude.
Datuak Babesteko Agentziak 20 milioi eurorainoko zigorrak ezar ditzake.
Gure helburua da Araudi hori betetzea eta datuen babesaren ondorioz bezeroek kalitate eta segurtasun balio erantsia hautematea.

SIGACUS

Gure helburua Datu Pertsonalak Babesteko legedia ezartzea da.

Sigacus Donostian kokatutako enpresa bat da eta Euskal Herria mailan egiten dugu lan 2001etik.

Norekin egiten dugu lan?

Enpresak, Erakundeak, Elkarteak, ...

Adibide batzuk:
Kultur Elkarteak

Irabazi-asmorik gabeko elkarteak, fundazioak, elkarte profesionalak, argitaletxeak, bertsolaritza, musika, aisialdiak eta bestelako erakundeak.

Euskara gizarteratzeko erakundeak

Euskara elkarteak, euskararen normalizaziorako eragile sozialak, alor sozioekonomikoak euskaratzeko erakundeak, ikerketa soziolinguistikoak, argitaletxeak, euskara zerbitzuak, hizkuntza gutxituak bultzatzeko elkarteak.

Hedabideak

Egunkariak, tokiko komunikabideak, aldizkariak, kazetaritza independentea.

Euskaltegiak

Helduek euskara ikasteko euskaltegiak eta barnetegiak.

Irakaskuntza

Irakaskuntza arautuko eta arautu gabeko ikastetxeak, ikastetxe publikoak eta itunpekoak. Euskal irakaskuntza bultzatzen eta babesten duten elkarteak eta erakundeak.

Administrazio Publikoak

Administrazioak eta zuzenbide publikoko erakundeak, mankomunitate, elkargo eta elkarte profesionalak.

Aholkularitza

Aholkularitza-enpresak, gestoriak, abokatuak, ekonomialariak, auditoreak eta bulego profesionalak.

Osasun eta zaintza zerbitzuak

Zentro medikoak, zaharren egoitzak eta etxez-etxeko laguntza, hortz-klinikak, logopedia-zentroak, fisioterapia zentroak eta bestelako osasun-arloko enpresak eta profesionalak.

Industria

Industria-sektoreko enpresak eta enpresa-taldeak.

Teknologia / Ikerketa

Enpresa teknologikoak eta ikerketa-zentroak.

Kirola

Kirol-erakundeak eta -klubak.

Zainketa pertsonala

Estetika, irudi eta zaintza pertsonaleko zentroak.

Azkoitia Plaza, 5, 2. D
20011 Donostia
+34 943 453 588
sigacus@sigacus.eus